Eskolaz kanpoko ekintzak

2006 Ekaina 1 | Eskolaz kanpoko ekintzak | Iruzkin 1

Hauek dire aurten aurrera eraman ditugun eskolaz kanpoko ekintzak.

ESKOLAZ KANPOKO AKTIBITATE KULTURALAK

· 1.- Hirugarren Zikloko 5.eta 6. Mailako ikasleek , otsailaren 20an, Donostiako “Kursal Kongresu Jauregira” JORGE OTEIZAri buruz dagoen gela ikustera joan ziren. Ikasleak Jorge Oteizaren bizia eta lanak ezagutu zituzten eta azkenenan beraiek kazrulinez eta klarionez bidez bere eskulanak egin zituzten.


Osatzeko eguna ” Txuri Urdinera” joan ziren eta ederki pasatu zuten bai ikasle, bai irakasleek ederki pasatu zuten.

· 2.- Eskolako txikienak, Haur Hezkuntzako humetxo guztiok joan den martxoaren 8an Iruñara, Planetariora eta Txiki Park batera joan ziren.

Umeek poliki, poliki eta ariketa errexen direla medio espazio mundura hurbildu ziren.

Gero Txiki Parkera joan ziren eta denek dakizuen bezala oso gustokoa izan zuten.

· 3.- 3.eta 4. Mailako ikasleak martxoaren 29an Donostiako Parke Teknologikoa ikustera joan ziren. Haurrek beraiek egin zuten experimentuen bidez izan zuten posibilitatea Zientziaren sekretuak egieztatzeko, adibidez lurrikaren ondorioak, grabitazioa, elektrizitatea, optika…..

· 4.- Lehen Hezkuntzakoak 5. eta 6. Maileko ikasleak Nafarroko Gobernuak Antolatutako “Conciertos Escolares” aditzera Liz

Tutoreek eta musikako irakasleak lagundu zituzten. Joan baino lehen musika klasean iikasleen artean motibazio eta ulermen hobe lortzeko kontzertuaren edukinak landu zituzten.

Osatzeko eguna Irantzu Monastegia visitatzera joan ziren. Umeek nahiz eta ateraldi kulturala izan, dibertitzeko eta ongi pasatzeko denbora ere izan zuten, eta egun zoragarria pasati zuten.

· 5.- 1. eta 2. Mailako ikasleek maiatzean, Elizondo Panifikadora ikusteko nola egiten den ogia, bisita bat egin zuten. Ondoren, umeek Eskolako sukaldean bakoitzak egin zuen bere opila eta merendatzeko jan zuten. Lan honekin elikadurari buruz hilabete honetan landu duten gaia bukatu zuten.

· 6.- Aktibitate kultural hauetatik gain beste aktibitate atsegingarriak ere egin dituzte.

H. HEZKUNTZAN: Bi eguneko egonaldia Bertizen.

1. ZIKLOAN : Bi eguneko egonaldia Hondarribiako “Juan Sebastian Elcano” aterpean.

2. ZIKLOAN: Baiona ondoan dagoen Aqua Park batera.

ZIZLOAN : Zaragozako Jolas Parkera.

Elizondoko eskola

2006 Ekaina 1 | Eskolaren kokapena | Iruzkinik Ez

Kaixo lagun!

Ondoko blog honetan Baztan eskualdean dagoen eskola bati buruz arituko naiz, Elizondoko San Franzisko Xabier eskola publikoari buruz hain xuxen ere. 245 ikasle eta 25 irakasle inguru daude lanean. Era berean A eta D eredua daude.
Aurten zazpigarren ikasturtea dut aipaturiko eskola honetan eta blog honetan gure hezkuntza proiektua nola eskola barneko funtzionamendua azaltzen saiatuko naiz.

Baztan Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen bailara dugu. Udal bakarraz osatuta dagoen arren, hamabortz herriz osatuta dago.

Elizondo

2006 Maiatza 29 | Sailkatugabeak | Iruzkinik Ez

Eskolako jaia

2006 Maiatza 29 | Eskolako jaia | Iruzkinik Ez

Aurten urtero bezalaxe eskolako jaia antolatuko da. Ekainak 10an izanen da. Egun pollita izaten da hau, giro polita sortzen da.
Goizean goiz hasiko dire ekitaldi ezberdinak ( dantza erakustaldia, pilota txapelketa, eskulan tailerrak…). Eguerdi aldera zikiro jatea izanen da eta ondoren mus txapelketa antolatzen da. Bukatzeko dantzaldia. Beraz etorri nahi duen guziak oraindik badu aukera salgai dauden txartelak erosteko.

Animatu!!!

Nortzu gara?

2006 Maiatza 11 | Plantilla | Iruzkinik Ez

Gure eskolan 28 irakasle gaude lanean.

Haur Hezkuntzan 7 irakasle daude, 6 D ereduan eta 1 A ereduan.

Lehen Hezkuntzan 11 irakasle daude, 7 D ereduan eta 4 A ereduan.

Gainontzekoak espezialistak dire. Ingelerako 3 espezialista daude, musikako bat, heziketa fisikoko 1, orientatzailea, logopeda, laguntza bereziko espezialista.

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5